Basetxe

“ITUR – ZURI” BASETXEA

Artibai Mendigoizale Taldearen aterpetxea.

 

KOKAPENA:


ITUR-ZURI ATERPETXEA Zengoitigane eta Oiz mendi tontorraren artean dago, 843 metroko altueran, Iturzuriko iturriaren ondoan.

Bertatik hurbil daude Pagozelaiburuko tumulua eta Itur-Zuriko triku-harriaren aztarnak.

Inguruan hainbat artzain aterpe aurki ditzakegu kúpula faltsukoak (Bizkaiko bakarrak) duela 4.000-5.000 urtekoak omen direnak.

SARBIDEAK:

OINEZ:

Zengotita auzotik abiatuta, ordubete ingurura.

KOTXEZ:

Garaitik, Oizko bidea hartu, eta eskumara jota, bide zabal on batetik zehar.

Ia-ia bertara aterpetxeraino hel daiteke ibilgailu arrunt batekin.

IBILBIDEAK:

Oiz: 30 min.

San Kristobal: 1 ordu

Zengoitigane: 30 min.

Kurutzebarri: 15 min.

Astarloa: 1 ordu

Aztakurutzeburu: 75 min.

Muniozguren: 1 ordu

ARAUAK:

ERABILERA:

  • Alpinoko bazkide guztiak.
  • Denbora libreko taldeak, eskolak, mendi taldeak…
  • Bazkide ez direnak, zuzendaritzari eskaera egin eta onartuz gero.
  • Erretserbak:Eguaztenetan 20:00 – 21:00 arte, Alpinoko lokalean, edo bestela telefono honetan: 605 712 937
  • Aterpetxearen erabilera doakoa da.

ATERPETXEA UZTERAKOAN:

  • Gauzak garbitu eta toki berean utzi.
  • Sua itzali.
  • Leihoak eta ateak itxi.
  • Ez utzi jateko edo edaririk, EZER ERE EZ, ZABORRAK JAITSI.
  • Kanpoaldea garbi utzi.

GOMENDIOAK:

  • Gagua igarotzera bazoazte, eraman losakua eta linterna .
  • ERATEKO URA: iturri bat dago metro gutxitara.
  • EGURRA: ahal bada, erabilitako egurraren ordezkoa batu, inguruko egur hila erabiliz.

EKIPAMENDUA:

SUKALDEA-JANGELA

  • Egurrez erabiltzeko sukaldea.
  • Butanoa.
  • Platerak, edalontziak eta mahai-tresnak.
  • Lapiko eta zartaginak.
  • Urarentzako baldeak.
  • Erratza eta lanbasak.

EGONGELA

  • Beheko sua.
  • Mahaiak eta aulkiak.

EGONGELA-LOGELA

  • Koltxonetak.

KOMUNA

TRASTELEKUA

  • Egurra.