Bide Zidorrak


 

P.R. BI-21 — Madalenako Bidezidorra 
Berriatuatik Armetxara (G.R. 121/123)

  • distancia Distantzia: 4,5 Km
  • aldapagora Aldapa: 340 m
  • reloj Denbora: or. 1, 0,4′
  • bici Bizikleta: %60
  • caballo Zaldia: Bai

 

Bidezidorraren lehenengo zatiak Berriatuko Elizatea eta Madalenako baseliza lotzen dituen bidezidorra

berreskuratzen du eta gainera Plazakolako antzinako burdinola eta Debako untziralekua lotzen zituen bidearekin bat egiten du. Bide hori Erdi Arokoa da, erreka hori eta Artibai errekaren artetik doa eta Santiago Bideko erromesek erabiltzen dute. 

Berriatuatik harako bidetik, konifera artean, Madalenako Gurutzeraino goaz. Gurutze handia da, harrizkoa, jatorri argirik ez duena; gertu dagoen baselizarekin (oso zaharra) eta azalaren gaixotasunak osatzen dituen urez beteriko putzuarekin batera multzoa osatzen du.

Gurutzetik

, Legarregi mendiaren magaletik doa bidezidorra, eta desbideraketa labur bat egiteko aukera ere badugu gailurrera iristeko, gero handik Bizkaiko lurraldearen mugetaraino heldu artean; HYPERLINK “http://www.alpinoartibai.org.es/euskeraz/bidezidorrak/pr-bi21/a-pr21-gr-gurutze-eus.htm”hantxe egiten dute topo, hain zuzen, baturik doazen Bizkaiko Itzuliaren bidezidorrak (G:R: 123) eta Gipuzkoakoak (G.R. 121), Armitza baserritik bost minutura.

etxepintxoa madalena madalenakogurutzea madalenakoputzue

P.R. BI-21.1 — Madalenako Gurutzea – Berriatua

  • distanciaDistantzia: 3,5 Km
  • aldapagora Aldapa: 270 m
  • reloj Denbora: or. 0,  0,37′
  • bici Bizikleta: Bai
  • caballo Zaldia: Bai

 

Bidezidor horrek, PR BI-21 bidezidorraren zatiarekin batera, birabidea du. Magdalenaren baseliza eta izen bereko auzunea lotzen ditu eta Berriatua erdira heltzen da Artibai errekaren bazterretatik. Azkenengo zatian bidegurutze bat jarraitzen du eta Urepeleko iturri emaritsuaren ondotik doa; oso estimatuak dira etengabe 21º tan jaulkitzen diren bertako ur beroak.


P.R. BI-22 — Markina-Xemein – Urkarregi mendatea (G.R. 121/123)

  • distancia Distantzia: 8,0 Km
  • aldapagora Aldapa: 325 m
  • reloj Denbora: or. 0,  0,48′
  • bici  Bizikleta: 90%
  • caballo Zaldia: Bai

 

Zor-bide zaharra da eta Etxebarriko San Andres udalerriko baserri batzuk lotzen zituen, baita Larruskain auzokoak aldameneko Markina-Xemein eta Elgoibarrekin ere.

Markinako Plazan hasten da (“Goiko Portala”) eta Xemeinen parrokia elizaren ondotik pasatzen da; eliza eta ondoko hilerri neoklasikoa Euskal Autonomia Erkidegoko monumentu nazionalak dira. Hemendik gora, Artibai ibaiaren haranera bista ederra izango dugu. Ondoren landaretza ugariren artetik igotzen du, gehienbat intsignis pinua,  Akarregi mendiaren leporaino; bertan Santiago Bidearen adar batekin egiten du bat.

Amulategi baserritik hurbil harrizko gurutze baten ondotik igarotzen da, Gerrate Zibileko fusilamendu bat gertatu zen tokian, hain zuzen. Gertaera horrek naturaz gaindiko ondorioak izan zituen bertakoek baieztatzen dutenez. Basobidetik jarraitu eta Orizate baserrira eta  GR 121/123ra iritsiko gara; horri jarraiturik Urkaregi Mendatearen ibilbidearen amaierara helduko gara, Elgoibar eta Etxebarri lotzen dituen errepidean dagoen tokira, hain zuzen.

amulategi larruskain arnoate

P.R. BI-22.1 — Barroeta eta Arretxinagako saihesbidea

  • distancia Distantzia: 2,5 Km
  • aldapagora Aldapa: 260 m
  • reloj Denbora: or. 0,  0,30′
  • bici  Bizikleta: %45
  • caballo Zaldia: Ez

 

P.R. BI-22ko bide banatzetik, Kanteramotzako parajearen ipar-ekialdera igaro ondoren, ertaroko Barroeta dorretxera heltzen da. Jarraian, Arretxinagako S. Migel baseliza ere ikus daiteke, bertako monumentu megalitiko naturala miretsiz; baselizaren parean, Xemeingo Udaletxe ohia dugu. Handik metro batzuetara, Artibai ibaiaren beste ertzean, Markinako kaleetan sartzen gara.


P.R. BI-23— Max edo Kalamuaren Bidezidorra 
Markina-Xemeindik Kalamuako lautadara (G.R. 121/123)

  • distancia Distantzia: 8,0 Km
  • aldapagora Aldapa: 670 m
  • reloj Denbora: or. 2, 0,17′
  • bici  Bizikleta: %70
  • caballo Zaldia: Ibarguendik

 


Markina hiribildua eta Max edo Kalamua mendi-mazeletan dauden larreak lotzen dituen bide zaharra da. 

Hasieran, bidegorri batetik ibiltzen ari garelarik, Okoroki edo Okokiko irin-lantegi zaharra ikusten da, Munibe jauregiko zaldi-kotxeak gordetzeko tokia eta Ibarguen baserriaren ondoan, Bizkaian zutik dirauten garai bakanetatik ondoen kontserbatzen dena. Desbideraketa labur batek Muruako S. Martin baselizara eramango gaitu, Santiagoko erromesei lotua dagoena, bestalde.

Laster, Etxebarria eta Barinagaren arteko errepidea eta Urko erreka zeharkatuko ditugu, Ibarguen (“Ibergun”) baserriko garaiaren ondoan eta P.R. Bi-23 eta 23.1 ibilbide-banatzean.

Ordura arte baserrietako zelaiak koniferen baso itxiekin eta baso mistoekin, pagoekin, haritzekin, urkiekin, arteekin, gorostiekin… tartekatzen dira; bidezidorra mendi-mazeletan gora doan neurrian, alertze eta intsignis pinuen artean, eskastu egiten dira zuhaiztiak. 

Mendiaren gailurra aurrean duela, ibiltariak, Gerrate Zibilean gailurraren azpian egindako lubakien labirintoaren zati bat aurkituko du; ibilbideko bukaerako lautadaren ondoan, berriz, Diruzuloko trikuharriaren aztarnak ikus daitezke, ingurua Historiaurreko egoitza baizen.

Nahiz eta ziurtasun osoz baieztatzerik ez dagoen, “Max” izena (egun, mendi-katalogoan “Maaxa” deitzen delarik), mendiaren Bizkaiko aldeari dagokiola ematen du, hain zuzen ere, Markina-Xemein eta Etxebarria udalerrietako lurrei; “Kalamua” berriz, Gipuzkoako mendi-mazelari (Eibar/Elgoibar). Gailurrean, ikuspegi zabalak irekitzen dira lau aldeetatik.

etxebarria bide-gorri barinaga

P.R. BI-23.1 — Barinagako Saihesbidea
Arantzamenditik Ibarguen baserrira

  • distancia Distantzia: 3,4 Km
  • aldapagora Aldapa: 380 m
  • reloj Denbora: or. 0, 0,40′
  • bici  Bizikleta: %70
  • caballo Zaldia: Bai


Maxeko mendi-mazeletan dauden baserriak eta Urko bailarako Barinaga auzoak lotzen dituen bidea da, Aldapa izenarekin ezagutzen dena. XVI. mendeko Sta. Marinaren baselizaren ondotik doa, baita Arrasateko kooperatiben mugimendu ospetsuaren fundatzailea izan zen Jose Maria Arizmendiarrieta jaunaren omenezko monumentuaren ondotik ere.


P.R. BI-24 — Iturreta eta Trabakuako Bidezidorra 
Markina-Xemeindik Bolibarrera (G.R. 38.1)

  • distancia Distantzia: 18,5 Km
  • aldapagora Aldapa: 550 m
  • reloj Denbora: or. 4, 0,16′
  • bici  Bizikleta: %100  (Iturreta errepidetik)
  • caballo Zaldia: Bai  (Iturreta errepidetik)

Antzinako bi bidezidor lotzen ditu; alde batetik, Markinatik Iturreta auzora eta Zuluaga baserrietara doana; bestetik, Ziortza-Bolibarretik Oiz mendiaren magaletako baserrietara doana, gaur egun Mallabiarekin lotuak.

Markinatik irteten du Zelaiko Pasealekutik eta Santikurutzeko ermita, Bidarte Dorrea (Murgako Jauregia) eta Munibe Jauregiko Zalditegiaren ondotik pasatzen da. Markizburura igo eta handik biraketa labur batetik Baldakotxuntxurreko gailurrera joan daiteke; ondoren Jauregi edo Agirre baserri armarridunera hurbiltzen da, baita ferratokira eta S. Kristobal baselizara ere; baselizaren ondoan nekropolia egon zen.

Mendibil mendiaren oinetik eta Trabakua Mendateko benten ondotik doa; Mendibil mendiaren gailurretik ikuspegi ederra dago; Gerea auzuneko auzobidetik jarraitzen du eta ondoren Astarloa, Axpe eta Munarriaga baserrietatik pasatzen da, Bolibar herrira heldu baino lehen. Bolibarren GR 38.1arekin batzen da, Ardo eta Arrain Bidea deritzonaren adar batekin.
P.R. BI-24ren zati bat, Oiz menditik ikusita

ziortza torrebidarte gerea asrtarloa bolibar


P.R. BI-24.1 — Iparragirreko Saihesbidea
Iturreta auzotik (P.R. BI-24arekin bidegurutzea) Markinara

  • distancia Distantzia: 3,3 Km
  • aldapagora Aldapa: 325 m
  • reloj Denbora: or. 0,  0,45′
  • bici  Bizikleta: %85
  • caballo Zaldia: Bai


Antzinako garaietan Iturreta auzunea Markina-Xemein eta Iruzubietako auzunearekin lotzen zuten bidezidorretan barrena abiatzen da.Ariztiederreko basotik eta baserri ugariren albotik igarotzen da, besteak beste, Iparragirre eta hutsik dagoen Kurutzebarri baserrien ondotik.

Markinaldeko ikuskizun paregabea dago bertatik, baserri, harrobi, lorategiz inguratuta dagoen Munibeko jauregia eta abar ikus daitezke.

P.R. BI-24.2 — Mendibiletik Donagarairako Saihesbidea
Mendibil mendi-lepotik Donagaraira (P.R. BI-24arekin bidegurutzea)

  • distancia Distantzia: 3,3 Km
  • aldapagora Aldapa: 90 m
  • reloj Denbora: or. 0  0,29′
  • bici  Bizikleta: %100
  • caballo Zaldia: Bai

Baso-bide honek P.R. bide nagusiarekin batera ibilbide zirkularra osatzen du. Trabakua mendateko jolas-gunea eta taberna eta Mendibil mendia lotzen dituen birabide hori erraza da, umeentzat egokia. Txirrindularien gustukoen ibilbidea da, besteak beste bidezidor nagusiak baino aldats txikiagoak dituelako.


P.R. BI-25 — Markina-Xemeindik Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz udalerrira

  • distancia Distantzia: 11,3 Km
  • aldapagora Aldapa: 370 m
  • reloj Denbora: or. 2, 0,30′
  • bici  Bizikleta: %100  (Iruzubietatik)
  • caballo Zaldia: Bai  (Iruzubietatik)

Bidezidor horrek Lea eta Artibai bailarak batu egiten ditu; izen horietatik dator hain zuzen eskualdearen izena bera ere. Iruzubieta auzotik hurbil igarotzen da eta Markina-Xemeingo Zeinka eta Ziarregi auzoak Munitibarreko Gerrika eta Totorika auzuneekin lotzen ditu.

Artibai ibai bazterreko bidezidorra, Santiago bidearen zati bat da. Xemein, Markina eta Ziortzako Kolegiata (Zenarruza) lotzen zituen, eta tradizioak dioenez, errege-bidea izan zen antzinago. Erdotzako Andra Mari baseliza eta Kareaga dorretxearen ondotik doa, dorretxe hori, ustez, Cristóbal Colónen espediziokide izandako baten jaiotetxea dugu.

Ibarretik urrutira joz, pinudiak larreekin eta soroekin tartekatzen diren alde batetik doa, eta ikuspegi handiak zabaltzen dira Kalamua, Bedartzandi eta Oiz mendietarantza eta Kolegiatarantza. Gerrika auzoan dago, hain zuzen, Garaiko Sta. Luzia baseliza, Ziortzako sortze kondairan aipatzen dena; auzuneak ferratoki bat ere badu.

Totorikatik hurbil, San Juan Bataiatzailearen baseliza bisita daiteke, antzin-antzinean fundatua, izan ere, ustez I. (lehenengo) mendeko hilobi bateko hilarria aurkitu zuten bertan. Motrollo mendira ere igo daiteke eta Munitibarreko paraje ederrez gozatu, Arbatzegi elizatea eta ondoko Gerrikaitz hiribildua ere bisitatuz. Hiru herriok osatzen duten udalerri honetan, Santiago bidearekin bat egiten dugu berriro.

gerrika goiti madelana munitibar santaluzia


P.R. BI-26 — Markina-Xemein – Nabarniz 
Urdaibaiko Birarekin lotura (G.R. 98)

  • distancia Distantzia: 12,5 Km
  • aldapagora Aldapa: 510 m
  • reloj Denbora: or. 2,  0,50′
  • bici  Bizikleta: %90
  • caballo Zaldia: Ez


Bidezidorrak Aulesti Markina-Xemeinekin eta Nabarnizekin lotzen ditu antzineko bideetan barrena. Ibilbidearen zati handi baten asfaltoa jarri dute; dena dela, ibilaldi lasaia da, oso trafiko gutxi pasatzen delako. 

Markinako Atxondoa auzunean S.Jazinto baselizatik pasako gara eta Goiherrin Aingeru Guardakoaren baselizara, “Santutxu”ra, hurbilduko gara. Goiherrin, Ondarroako eta Lekeitioko portuetaraino doan Ardo eta Arrain Bidearekin elkartzen da ibilbidea. Pinu eta eukaliptoen artean Aulestira jaisten da, Oiz errekaren (geroago Lea ibaia) ibarraren arroaren ikuspegiak ditugu. 

Aulestin jolastoki bat dago ibai bazterrean. Garai eta S. Bizenteren baseliza duen Narea auzune dotoretik Lekerika auzora eta Santiago baselizara joango gara bide bitxi batetik; ibilbidea Nabarniz inguru paregabean amaitzen da, Urdaibaiko Biosferaren Erreserba atarian.

Ospetsuak dira herri honetako indabak edo babarrunak; ibilbidearen ostean indarrak berreskuratzeko ez dago hoberik platerkada indaba txorizoarekin jatea baino.

santutxu aulesti olariaga

P.R. BI-26.1 — Kobakoganeko Saihesbidea
Markina-Xemeingo Goiherritik (Arrate baserria) Atxondoa auzunera

  • distancia Distantzia: 3,6 Km
  • aldapagora Aldapa: 175 m
  • reloj Denbora: or. 0,  0,57′
  • bici  Bizikleta: Ez
  • caballo Zaldia: Ez


Arrate baserritik Ariztieder mendiaren magaletatik gora egiten du bidezidorrak, Kobakogane Gaina pasatu eta hegoaldeko mazelan behera egiten du, Gabaro eta Ariztieder baserri abandonatuetatik, eta azkenik Markinaldeko Atxondoa auzunera iristen da, non Lezaran (“Lesan”), Axpe eta Mendibe baserrietatik pasatzen garen.

Auzune horretan Axpe sagardotegiaren ondotik doa bidea. Ibilbidean hainbat koba ezagut ditzakegu eta Kobakogane jolastokira joan gaitezke; Ariztieder mendiaren gailurretik hurbil dago eta mahaiak eta sutegiak ditu.


P.R. BI-27— Urregarai eta Sta. Eufemiarako Bidezidorra 
Markina-Xemeindik Urregaraiko Zelaira (G.R. 38.1)

  • distancia Distantzia: 4,7 Km
  • aldapagora Aldapa: 575 m
  • reloj Denbora: or. 1, 0,17′
  • bici  Bizikleta: %100 (Olabe baserritik Urregaraiko zelaira, pistatik)
  • caballo Zaldia:Bai (olabe baserritik Urregaraiko zelaira, pistatik)

urregaizelaia

 

Erromesek Sta. Eufemia egunean (irailaren 16an) egiten duten ibilbidea jarraitzen du eta hemen deskribatzen diren bidezidor guztien artean ezagunena da. Hala ere, antzinako bidearen zati batzuk berreskuratzen ditu, gutxi erabiltzen zirenak, batez ere pista berri bat egin zenetik.

Igotz baserriaren larreetan barrena doa, ardiak eta zaldiak bertan bazkatzen dutela, eta Zapola mendira hurbiltzen da, Markinaldeko benetako balkoira. Larruz baserritik hurbil, elur-zulo zahar bat antzeman daiteke. Aulesti udalerriko Urregarai mendiaren gailurrean, 220 harmaila daude, Sta. Eufemia baselizaraino. Mendi-mazeletan berriz, marmol beltz entzutetsuaren harrobiak ditugu.

Urregaraiko zelaia, pagoen gerizpe, aisialdirako leku atsegina da eta mahaiak eta Aulestiko Udalak zuzentzen duen aterpe bat ditu. Zelaiaren iparraldeko partean, goian, Bedartzandi mendia dago; Urregarai mendiak bezala, inguru karstikoaren ezaugarriak ditu eta gailurretik ikuspegi ederrak eskaintzen dizkigu.

P.R. BI-27ri buruz, informazio gehiago dago  \l “27”topogidako orrian.


P.R. BI-28 — Kortaguren baserria – Bolibar
Kortagurenetik G.R. 38 eta Bolibarren P.R. 24rekin ditu loturak.

  • distancia Distantzia: 5,7 Km
  • aldapagora Aldapa: 435 m
  • reloj Denbora: or. 0, 0,13′
  • bici  Bizikleta: Ez
  • caballo Zaldia: Ez

Oiz Mendiaren oinetan, Kortaguren baserriaren ondoan, hasten den bidezidorra da, Ardo eta Arrain Bidean. Muniozguren baserriaren ondotik pasatzen da: bertan, gaztai gozoa egiteaz gain, taberna-jatetxearen zerbitzua ematen dute. Baserritik hasita minutu batzuetara Astarloko Atxaren gailurra dugu. 

Ondoren, Astarloa baserritik eta garai bat duen Munioz-Goikoa baserritik doa bidea, Errotaldetik ere igarotzen da, Markola errekaren antzinako zerratoki hidraulikotik, alegia. Errekatxoaren ondotik joango gara paseo atsegin batean Bolibarreraino eta GR 38.1.arekin lotu artean. 

Bolibarren ezin bisitatu gabe utzi mila urteko Zenarruzako Kolejiata (Ziortza), gurutze-bide baten bidez hirigunearekin lotua. Badira, gainera, Simon Bolibarren arbasoenak ziren hiru orube, horietako baten Askatzailearen Museoa dago kokatua. Bestalde, Simon Bolibarren beraren eta baita frantsesen aurkako Independentzia Gerrateko heroia izan zen Longa Jeneralaren omenezko monumentuak ikus ditzakegu.
P.R. BI-28ren zati bat, Oiz menditik ikusita