ORRI   
 
Goazen danok mendire!
  BIDEZIDORREN 
BAZKIDEEN 
MENDIZALE  
INTERNET 
Beste web gune batzuk
NAGUSIA
        SAREA     
 ORRIAK     
GAZTEAK
ESTEKAK 
   
 
2006.eko Maiatzak 13/14:  41. Ibilaldi Neurtua.  
 
"Alpino"ren 50. urteurrena ospatzeko, SAN MIGEL - SAN MIGEL ibilaldia burutu zen, Aralar mendizerrako San Migeletik Markina-Xemeingo Arretxinagako San Migel baselizara, alegia. Aurten, 60. urteurrenean, MARKINA - MARKINA ibilaldia egingo dugu, Arabako Markina herrixkatik, Markina-Xemein udalerriko Markinara. Ibilbidearen zati bat egiteko aukera izango da, Oiz mendiko Garaitik hasita.

Autobusak egongo direla eta, parte hartzeko, IZENA EMAN BEHARKO DUZU MAITZAK 9 ORDURAKO. Epez kanpo ematen baduzu zure izena, ez duzu ziurtatuta izango autobuseko plaza, eta ziur aski, parte hartu ahal izateko, zure kabuz joan beharko duzu ibilaldiaren abiapuntura.

 
Ibilaldi luzea (16 ordu) - irteera autobusez 13an (larunbata), gaueko 10etan, Markina-Xemeinetik


MARKINA (Araba) 630 m. - Gorbeia 1481 m. (Kontrola) - Saldropo (Kontrola ) eta Barazar mendatea 600 m. - Urkiola mendatea 800 m. - Abadiño - 200 m. (Kontrola ) - Oiz 1.029 m. (Kontrola) - Longa auzoa 400 m. (Kontrola ) - Iruzubieta au. 100 m. - MARKINA-Xemein 90 m.

Motxila bat autobusean uzteko aukera izango da. Igandean, autobus bat, motxilekin, Abadiñoko kontrolean egongo da goizeko 6etatik aurrera, "eskoba" heldu arte (hori da, goizeko 11ak inguruan). Jarraian, Markina-Xemeinera itzuliko da.

Ibilaldi laburra (5 ordu) - irteera autobusez 14an (igandea), goizeko 7etan, Markina-Xemeinetik

Garai 300 m. - Oiz 1.029 m. (Kontrola) - Longa auzoa 400 m. (Kontrola ) - Arta au. - Iruzubieta au. 100 m. - MARKINA-Xemein 90 m.

EZ AHAZTU, IBILALDI LABURREAN PARTE HARTZEKO ERE, IZENA EMAN BEHAR DELA, MAITZAK 9 ORDURAKO.

Ibilbidearen soslaia
Ordutegiak eta arauak
Ibilaldien kartela
 
Izena ematea (azken eguna, Maiatzak 9)

Oharra: zurekin parte hartu nahi duten guztien izena eta abizenak beharko dira, adibidez, "Aitor Arriola Arrieta - 4 lagun", Aitor Arriola Arrieta - lagun bat" bezala hartuko da. Ez ahaztu ipintzea lagun bakoitzaren izen-abizenak; zuzenbidea; telefonoa; mendi-taldea; eta luzea edo laburra.

Izena(k) emateko, bidali email bat artibaimt@euskalnet.net -era edo deitu 636 586 037 / 627 731 673 ra.