P.R. BI-21etik 28ra

Ibilbide laburrak Markina-Xemeinen eta inguruetan

Zortzi ibilbide horietan, beren aldaerekin, Markina-Xemein udalerriko eta eskualdeko bazterrik ederrenak eta interesgarrienetako batzuk ezagutzeko asmoarekin aukeratu dira. Esate baterako, Euskal Herriko Gailurren Katalogoan dauden hamar gailurrak ezagutzeko aukera ematen zaio ibiltariari, eta beste sei ibilbideak Santiago Bidearen toki ezberdinetatik igarotzen dira. Betiko bidezidorrak bilatu dira, zor-bideak edo andabideak, eta horietako batzuk galtzeko zorian daudenez gero, berauek artatzeko aukera ona da, bisitarien gozamenerako.

Ibilbide guztiak Markina-Xemeingo lurrean dira, baina horien zati batzuk beste herrietatik igarotzen dira, PR BI-21 izan ezik, mugan dagoen Berriatuan baita. Loturik daude denak euren artean G.R. 121/123 eta G.R. 38.1. bidezidorren bidez. Abiapuntua Markinako Karmengo Plazan dute (Goiko Portala), Hiribilduaren Monumentuen Multzoaren barruan.

Hala eta guztiz, sare bat sortu denez gero, ibiltariak autoz joateko toki asko ditu, autoa aparkatzeko leku onekin gainera; bestalde, Markina-Xemein eta eskualdean lineako autobusen zerbitzu ona dago. Badago, hortaz, konbinaketak egiteko aukera, linealak zein zirkuluan, P.R. bidezidorrek dituzten 90 kilometro baino gehiagoko txangoak laburtuta edo luzatuta. Distantzia hori handiagoa bilakatzen da sarearen barruan dauden G-R. bizdezidorretako zatiak aukeratzen baditugu.

itzuli bidezidorren orri nagusira   
Garraio publikoa 
 ikusi Estekak orria