itzuli bidezidorren  orri nagusira
Topogida liburua
itzuli orri nagusira
 
P.R. BI-21etik P.R. BI-28ra
L e a   A r t i b a i
Markina-Xemein (Bizkaia) inguruko

Mendi-ibili Laburreko Bideak


Egilea: Artibai Mendigoizale Taldea.
Banatzailea: Herro, S.L., Derio, Bizkaia.
Argit.: Bizkaiko Mendizale Federazioa
ISBN: 84-932-1770-0. Salneurria: 14,00 €
150 orrialde. Zortzi bidezidorron "pausoz pausoko" deskribapenak; birabide gomendatuak, bidezidor ezberdinak konbinatuz; mapak eta argazkiak, oharrak kultura eta historiari buruz, Naturari buruzko komentarioak, zerbitzu-gida, etab. Eskatu zure liburudendan edo galdetu zure mendi-taldearen liburutegiko arduradunari.....

Topogidaren edukiaren agerbidetxoa


Liburuaren orrialde bat ................ Oharrak ................


3. Bidegurutze honetatik, 10' egingo ditugu Zapola Mendira (565 m) igotzeko: 2' PR utzi eta gero, bertan behera utzita dagoen Iturritxu baserriaren ondoko hesi batetik pasako gara. Pistak eskuinetara (M) hartzen du norabidea eta Iturritxutik 3'ra norabide berean (ezkerretara) jarraituko dugu bidegurutzera heltzean, pinudiaren ondoan, utzita dagoen Kortazar baserria eskuinean (M) utziko dugularik. Jarraian pistatik irten, ezkerretara (E) hartu eta hesi batetik pasako gara baso batean sartzeko. Handik gutxira, zuhaitzetatik irten eta bidezidor batetik gora hurbilean dagoen gailurrera iritsiko gara P.R.arekiko bidegurutzetik 9'ra gutxi gora-behera [...]

Badago istorio polit bat Kortazar edo "Fermiñeku" baserriari lotua. XIX. mendean, nafar asko eta asko bezala Fermin izena zuen artzain bat udazkenoro etortzen zen artaldearekin [......]

4. Larruz baserriaren inguruetan antzinako elur-zulo bat dago. Etxetik gorantz jo eta [ ....]

5. Baselizaraino 220 harmaila daude, Urregarai (707 m) mendiaren gainera alegia. Santa Eufemia gerriko minentzako abokatutzat jo izan dute eta gerriko mina dutenek baselizara igoteko ohitura izan dute, gerriaren bueltan argizarizko erroiluak zituztela. Erroiluok [...] Jai eguna irailaren 16an ospatzen da [.....]

6. Urregarai ("Urrezko Mendia") izenaren inguruan hainbat azalpen dago. Ezagunenetariko baten arabera, behin tokiren baten urregorri asko sartu zuten lurrazpian behiaren hesteekin batuta [...].

7. Bedartzandiren gailurrera igotzeko, ertzeraino jarraituko dugu balizatua (12') IIMko norabidean eta bihurka. Ertzean, G.R.tik irteten da; ezkerretara hartuko dugu (IM) eta ertzetik joanda 5'ren buruan helduko gara gailurrera. Postontziaren ondoan, mendigoizale batzuek jarritako [...]

   
 
 
 
itzuli gora