|
P.R.
BI-21 Madalenako Bidezidorra
Berriatutik Armetxara (G.R. 121/123) |
|
|||||||||||
|
||||||||||||
|
Bidezidorraren lehenengo zatiak Berriatuko Elizatea eta Magdalenako baseliza lotzen dituen bidezidorra berreskuratzen du eta gainera Plazakolako antzinako burdinola eta Debako untziralekua lotzen zituen bidearekin bat egiten du. Bide hori Erdi Arokoa da, erreka hori eta Artibai errekaren artetik doa eta Santiago Bideko erromesek erabiltzen dute. Berriatutik harako bidetik, konifera artean, Magdalenako Gurutzeraino goaz. Gurutze handia da, harrizkoa, jatorri argirik ez duena; gertu dagoen baselizarekin (oso zaharra) eta azalaren gaixotasunak osatzen dituen urez beteriko putzuarekin batera multzoa osatzen du. Gurutzetik, Legarregi mendiaren magaletik doa bidezidorra, eta desbideraketa labur bat egiteko aukera ere badugu gailurrera iristeko, gero handik Bizkaiko lurraldearen mugetaraino heldu artean; hantxe topo egiten dute, hain zuzen, baturik doazen Bizkaiko Itzuliaren bidezidorrak (G:R: 123) eta Gipuzkoakoak (G.R. 121), Armitza baserritik bost minutura. |
||||||||||||
|
P.R.
BI-21.1 Madalenako Gurutzea - Berriatua
|
||||||||||||
|
||||||||||||
Bidezidor horrek, PR BI-21 bidezidorraren zatiarekin batera, birabidea du. Madalenaren baseliza eta izen bereko auzunea lotzen ditu eta Berriatua erdira heltzen da Artibai errekaren bazterretatik. Azkenengo zatian bidegurutze bat jarraitzen du eta Urepeleko iturri emaritsuaren ondotik doa; oso estimatuak dira etengabe 21º tan jaulkitzen diren bertako ur beroak. |
||||||||||||