![]() |
||||
|
Barroeta
dorrea, Beljikako Fabiola erreginaren aitonaren jaiotetxea; XVI. mendearen
hasieran berreraikia eta XVII. mendean handitua. Gaur egun ardi gazta
ederra egiten eta saltzen da bertan.
Ertaroan Barroeta eta Ugartetarren arteko liskarrak oso ohikoak ziren.; biak ere Xemein elizaurreko sendi boteretsuenak baitziren. Hala ere Markina hiribilduko biztanle berrien aurka aritu behar zutenean biak batera aritzen ziren. Azken hauei ez zieten "beren elizara" hurreratzen ere uzten. Hori medio, markinarrek beren eliza propioa eraiki zuten, gaur egun Goiko-Portala, Karmengo Plaza, dagoen tokian, hain zuzen ere. |
||||