itzuli orri nagusira
P.R. BI-22 — Markina-Xemein - Urkarregi mendatea (G.R. 121/123)

itzuli  P.R./G.R. esteken orrira
8,0 Km
325 m
1or. 48'
%90
Bai

Zor-bide zaharra da eta Etxebarriko San Andres udalerriko baserri batzuk lotzen zituen, baita Larruskain auzokoak ondoko Markina-Xemein eta Elgoibarrekin ere.

Markinako Plazan hasten da ("Goiko Portala") eta, Xemeinen, parrokia elizaren ondotik pasatzen da; eliza eta ondoko hilerri neoklasikoa Euskal Autonomia Erkidegoko monumentu nazionalak dira. Hemendik gora, Artibai ibaiaren haranera bista ederra izango dugu. Ondoren landaretza ugariren artetik igotzen du, gehienbat intsignis pinua, Akarregi mendiaren leporaino; bertan Santiago Bidearen adar batekin egiten du bat.

Amulategi baserritik hurbil harrizko gurutze baten ondotik igarotzen da, Gerrate Zibileko fusilamendu bat gertatu zen tokian, hain zuzen. Gertaera horrek naturaz gaindiko ondorioak izan zituen bertakoek baieztatzen dutenez. Basobidetik jarraitu eta Orizate baserrira eta GR 121/123ra iritsiko gara; horri jarraiturik Urkaregi Mendatearen ibilbidearen amaierara helduko gara, Elgoibar eta Etxebarri lotzen dituen errepidean dagoen tokira, hain zuzen.
.
   
P.R. BI-22.1 — Barroeta eta Arretxinagako saihesbidea

2,5 Km
260 m
30'
%45
Ez

P.R. BI-22ko bide banatzetik, Kanteramotzako parajearen iparrekialdera igaro ondoren, ertaroko Barroeta dorretxera heltzen da. Jarraian, Arretxinagako S. Migel baseliza ere ikus daiteke, bertako monumentu megalitiko naturala miretsiz; baselizaren parean, Xemeingo Udaletxe ohia dugu. Handik metro batzuetara, Artibai ibaiaren beste ertzean, Markinako kaleetan sartzen gara.
Itzuli orri honen hasierara