garaia
itxi orria
 

Garaiak, familiaren aberastasun eta ospearen sinbolotzat kontsideratuak ziren eta, aldi berean, baita soluzioen arteko egokienetakoak ereiteko bihia (garia, artatxikia, eskanda eta zekalea) zisku itxian kontserbatu, intxaurrak eta sagarrak bezalako iraupen luzeko fruituak bildu eta zezinak edo txarribodaren ondoriozko beste produktuak ontzeko.

Amerikar artoaren zabalkundea, XVII. mendearen lehen urtetik hasita, azkar hedatzearekin batera, herrialdeko nekazal-paisaia aldarazi eta betidaniko bihi askotako gainbehera sorrarazi zuen. Bizkaitar garaiak, iberiar penintsulako ipar-mendebaldeko berezko beste bihitegialdaerak ez bezala, ez zuen jakin aldaketa horietara moldatzen, ezta artoaren lehorrerako berariazko beharrizanetara ere, hortaz, laster batean, oztopo onurarik gabea kontsideratu zen, desagertzera zigortuaz.

Geroago irautea, kasualitatearen edo, egin izan zeneko funtzio berezituez bestelako beste erabileretara moldatzeko gaitasunaren ondorioa izan da: egurtegia, abeletxea, gordeleku eta txerritegia.

Ibarguen garaiaren data XVII. mendearen lehen hamarkadatan finka dezakegu, hain justu eraikin-mota hau desagertzen hasteko aldian.

   
Iturria: Alberto Santana, www.bizkaia.net-eko Ibarguen garaiaren orrian