itzuli orri nagusira
P.R. BI-23— Max edo Kalamuaren Bidezidorra
Markina-Xemeindik Kalamuako lautadara (G.R. 121/123)
itzuli  P.R./G.R. esteken orrira
     
8,0 Km
670 m
2 or. 17'
%70
Ibarguendik

Markina hiribildua eta Max edo Kalamua mendi-mazeletan dauden larreak lotzen dituen bide zaharra da.

Hasieran, bidegorri batetik ibiltzen ari garelarik, Okoroki edo Okokiko irin lantegi zaharra ikusten da, Munibe jauregiko zaldi-kotxeak gordetzeko tokia eta Ibarguen baserriaren ondoan, Bizkaian zutik dirauten garai bakanetatik ondoen kontserbatzen dena. Desbideraketa labur batek Muruako S. Martin baselizara eramango gaitu, Santiagoko erromesei lotua dagoena, bestalde.

Laster, Etxebarria eta Barinagaren arteko errepidea eta Urko erreka zeharkatuko ditugu, Ibarguen ("Ibergun") baserriko garaiaren ondoan eta P.R. Bi-23 eta 23.1 ibilbide-banatzean.

Ordura arte baserrietako zelaiak koniferen baso zarratuekin eta baso mistoekin, pagoekin, haritzekin, urkiekin, arteekin, gorostiekin... tartekatzen dira; bidezidorra mendi-mazeletan gora doan neurrian, alertze eta intsignis pinuen artean, eskastu egiten dira zuhaiztiak.

Mendiaren gailurra aurrean duela, ibiltariak, Gerrate Zibilean gailurraren azpian egindako lubakien labirintoaren zati bat aurkituko du; ibilbideko bukaerako lautadaren ondoan berriz, Diruzuloko trikuharriaren aztarnak ikus daitezke, ingurua, Historiaurreko egoitza baizen.

Nahiz eta ziurtasun osoz baieztatzerik ez dagoen, "Max" izena (egun, mendi-katalogoan "Maaxa" deitzen delarik), mendiaren Bizkaiko aldeari dagokiola ematen du, hain zuzen ere, Markina-Xemein eta Etxebarria udalerrietako lurrei; "Kalamua" berriz, Gipuzkoako mendi-mazelari (Eibar/Elgoibar). Gailurrean, ikuspegi zabalak irekitzen dira lau aldeetatik.

P.R. BI-23.1 — Barinagako Saihesbidea
Arantzamenditik Ibarguen baserrira
3,4 Km
380 m
40'
%70
Bai

Maxeko mendi-mazeletan dauden baserriak eta Urko bailarako Barinaga auzoak lotzen dituen bidea da, Aldapa izenarekin ezagutzen dena. XVI. mendeko Sta. Marinaren baselizaren ondotik doa, baita Arrasateko kooperatiben mugimendu ospetsuaren fundatzailea izan zen Jose Maria Arizmendiarrieta jaunaren omenezko monumentuaren ondotik ere.

Itzuli orri honen hasierara