|
P.R. BI-24 Iturreta eta Trabakuako Bidezidorra Markina-Xemeindik Bolibarrera (G.R. 38.1) |
|
||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||
|
Antzinako bi bidezidor lotzen ditu; alde batetik, Markinatik Iturreta auzora eta Zuluaga baserrietara doana; bestetik, Ziortza-Bolibarretik Oiz mendiaren magaletako baserrietara doana, gaur egun Mallabiarekin lotuak. Markinatik irteten du Zelaiko Pasealekutik eta Santikurutzeko ermita, Bidarte Dorrea (Murgako Jauregia) eta Munibe Jauregiko Zalditegiaren ondotik pasatzen da. Markizburura igo; handik biraketa labur batetik Baldakotxuntxurreko gailurrera joan daiteke; ondoren Jauregi edo Agirre baserri armarridunera hurbiltzen da, baita ferratoki eta S. Kristobal baselizara ere; baselizaren ondoan nekropolia egon zen. Mendibil mendiaren oinetik eta Trabakua Mendateko benten ondotik doa; Mendibil mendiaren gailurretik ikuspegi ederra dago; Gerea auzuneko auzobidetik jarraitzen du eta ondoren Astarloa, Axpe eta Munarriaga baserrietatik pasatzen da, Bolibar herrira heldu baino lehen. Bolibarren GR 38.1arekin batzen da, Ardo eta Arrain Bidea deritzonaren adar batekin. |
|||||||||||||||||
P.R. BI-24ren zati bat, Oiz menditik ikusita |
|||||||||||||||||
|
P.R. BI-24.1 Iparragirreko Saihesbidea Iturreta auzotik (P.R. BI-24arekin bidegurutzea) Markinara |
|||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||
Antzinako garaietan Iturreta auzunea Markina-Xemein eta Iruzubietako auzunearekin lotzen zuten bidezidorretan barrena abiatzen da.Ariztiederreko basotik eta baserri ugariren albotik igarotzen da, besteak beste, Iparragirre eta hutsik dagoen Kurutzebarri baserrien ondotik. Markinaldeko ikuskizun paregabea dago bertatik, baserri, harrobi, lorategiz inguratuta dagoen Munibeko jauregia eta abar ikus daitezke. |
|||||||||||||||||
|
P.R.
BI-24.2 Mendibiletik Donagarairako Saihesbidea Mendibil mendi-lepotik Donagaraira (P.R. BI-24arekin bidegurutzea) |
|||||||||||||||||
|
|||||||||||||||||
| Baso-bide honek P.R. bide nagusiarekin batera ibilbide zirkularra osatzen du. Trabakua mendateko jolas-gunea eta taberna eta Mendibil mendia lotzen dituen birabide hori erraza da, umeentzat egokia. Txirrindularien gustukoen ibilbidea da, besteak beste bidezidor nagusiak baino aldats txikiagoak dituelako. | |||||||||||||||||