itzuli orri nagusira
P.R. BI-25 — Markina-Xemeindik Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz udalerrira

itzuli  P.R./G.R. esteken orrira
     
              
   
11,3 Km
370 m
or. 2 30'
 
%100, Iruzubieta auzotik.
Bidezidor horrek Lea eta Artibai bailarak bat egiten ditu; izen horietatik dator hain zuzen eskualdearen izena bera ere. Iruzubieta auzotik hurbil igarotzen da eta Markina-Xemeingo Zeinka eta Ziarregi auzoak Munitibarreko Gerrika eta Totorika auzuneekin lotzen ditu.

Artibai ibai bazterreko bidezidorra, Santiago bidearen zati bat da. Xemein, Markina eta Ziortzako Kolegiata (Zenarruza) lotzen zituen, eta tradizioak dioenez, errege-bidea izan zen antzinago. Erdotzako Andra Mari baseliza eta Kareaga dorretxearen ondotik doa, dorretxe hori ustez Cristóbal Colónen espediziokide izandako baten jaiotetxea dugula.

Ibarretik urrutira joz, pinudiak larreekin eta soroekin tartekatzen diren alde batetik doa, eta ikuspegi handiak zabaltzen dira Kalamua, Bedartzandi eta Oiz mendietarantza eta Kolegiatarantza. Gerrika auzoan dago, hain zuzen, Garaiko Sta. Luzia baseliza, Ziortzako sortze kondairan aipatzen dena; auzuneak ferratoki bat ere badu.

Totorikatik hurbil, San Juan Bataiatzailearen baseliza bisita daiteke, antzin-antzinean fundatua, izan ere, ustez I. (lehenengo) mendeko hilobi bateko hilarria aurkitu zuten bertan. Motrollo mendira ere igo daiteke eta Munitibarreko paraje ederrez gozatu, Arbatzegi elizatea eta ondoko Gerrikaitz hiribildua ere bisitatuz. Hiru herriok osatzen duten udalerri honetan, Santiago bidearekin bat egiten dugu berriro.
P.R. BI-25en zati bat, Oiz menditik ikusita