itzuli orri nagusira
P.R. BI-26 — Markina-Xemein - Nabarniz
Urdaibaiko Birarekin lotura (G.R. 98)
itzuli  P.R./G.R. esteken orrira
     
12,5 Km
510 m
or.2 50'
%90
Ez

Bidezidorrak Aulesti Markina-Xemeinekin eta Nabarnizekin lotzen ditu antzineko bideetan barrena. Ibilbidearen zati handi baten asfaltoa jarri dute; dena dela, ibilaldi lasaia da, oso trafiko gutxi pasatzen delako.

Markinako Atxondoa auzunean S. Hiazinto baselizatik pasako gara eta Goiherrin Aingeru Guardakoaren baselizara, "Santutxu"ra, hurbilduko gara. Goiherrin, Ondarroako eta Lekeitioko portuetaraino doan Ardo eta Arrain Bidearekin elkartzen da ibilbidea. Pinu eta eukaliptoen artean Aulestira jaisten da, Oiz errekaren (geroago Lea ibaia) ibarraren arroaren ikuspegiak ditugu.

Aulestin jolastoki bat dago ibai bazterrean. Garai eta S. Bizenteren baseliza duen Narea auzune dotoretik Lekerika auzora eta Santiago baselizara joango gara bide bitxi batetik; ibilbidea Nabarniz inguru paregabean amaitzen da, Urdaibaiko Biosferaren Erreserba atarian.

Ospetsuak dira herri honetako indabak edo babarrunak; ibilbidearen ostean indarrak berreskuratzeko ez dago hoberik platerkada indaba txorizoarekin jatea baino.


P.R. BI-26.1 — Kobakoganeko Saihesbidea
Markina-Xemeingo Goiherritik (Arrate baserria) Atxondoa auzunera
3,6 Km
175 m
57'
Ez
Ez

Arrate baserritik Ariztieder mendiaren magaletatik gora egiten du bidezidorrak, Kobakogane Gaina pasatu eta hegoaldeko mazelan behera egiten du, Gabaro eta Ariztieder baserri abandonatuetatik, eta azkenik Markinaldeko Atxondoa auzunera iristen da, non Lezaran ("Lesan"), Axpe eta Mendibe baserrietatik pasatzen garen.

Auzune horretan Axpe sagardotegiaren ondotik doa bidea. Ibilbidean hainbat koba ezagut ditzakegu eta Kobakogane jolastokira joan gaitezke; Ariztieder mendiaren gailurretik hurbil dago eta mahaiak eta sutegiak ditu.


Itzuli orri honen hasierara