|
P.R.
BI-27 Urregarai eta Sta. Eufemiarako Bidezidorra
Markina-Xemeindik Urregaraiko Zelaira (G.R. 38.1) |
|
|||||||||||||
|
||||||||||||||
|
Erromesek Sta. Eufemia egunean (irailaren 16an) egiten duten ibilbidea jarraitzen du eta hemen deskribatzen diren bidezidor guztien artean ezagunena da. Hala ere, antzinako bidearen zati batzuk berreskuratzen ditu, gutxi erabiltzen zirenak, batez ere pista berri bat egin zenetik. Igotz baserriaren larreetan barrena doa, ardiak eta zaldiak bertan bazkatzen dutela, eta Zapola mendira hurbiltzen da, Markinaldeko benetako balkoira. Larruz baserritik hurbil, elur-zulo zahar bat antzeman daiteke. Aulesti udalerriko Urregarai mendiaren gailurrean, 220 harmaila daude, Sta. Eufemia baselizaraino. Mendi-mazeletan berriz, marmol beltz entzutetsuaren harrobiak ditugu. Urregaraiko zelaia, pagoen gerizpe, aisialdirako leku atsegina da eta mahaiak eta Aulestiko Udalak zuzentzen duen aterpe bat ditu. Zelaiaren iparraldeko partean, goian, Bedartzandi mendia dago; Urregarai mendiak bezala, inguru karstikoaren ezaugarriak ditu eta gailurretik ikuspegi ederrak eskaintzen dizkigu. P.R. BI-27ri buruz, informazio gehiago dago topogidako orrian. |
||||||||||||||