![]() |
||||
Oizko tontorretik ikuspegia. Seinalizatutako bidezidorrak, hauek dira : |
||||
|
>> Oiz menditik, (1) Kortaguren baserria eta ondoko G.R.38.1 bidezidorra. (2) San Kristobal eta Durangorako norabidea; (3) Ondarroarantz, Ziortzako kolejiatatik (4), hemendik ikusten ez den Bolibar herritik, Zeniga edo Zeinke auzotik (Z), eta Bedartzandi mendiaren bizkarretik (5). >>Kortaun (Kortaguren) alboko bidegurutzetik, P.R. BI-28 bidezidorra Muniozguren baserritik igarotzen da (6), parean, Astarloko Atxa dagoelarik (7). Ondoren, Astarlo baserritik (8) Bolibarrerantz abiatzen da. >> Astarlon, P.R.BI-24 zidorrarekin bat egiten dugu. Azken hau jarraitzen badugu Trabakua mendaterantz, Longa (L) eta Gerea (G) auzoak ezagutuko ditugu. >> Bolibartik, G.R. 38.1 ibilbidea jarraituz gero, P.R. BI-25era helduko gara Zeinken (Z), nondik Munitibarrerantz jo dezakegun, edo Artibai hibaiaren ondotik (9), Markina-Xemeinera (M-X). |
||||