|
P.R.
BI-28 Kortaguren baserria - Bolibar Kortagurenetik G.R. 38 eta Bolibarren P.R. 24rekin ditu loturak. |
|
|||||||||||
|
||||||||||||
|
Oiz
Mendiaren oinetan, Kortaguren baserriaren ondoan, hasten den bidezidorra
da, Ardo eta Arrain Bidean. Muniozguren baserriaren ondotik pasatzen da:
bertan, gaztai gozoa egiteaz gain, taberna-jatetxearen zerbitzua ematen
dute. Baserritik hasita minutu batzuetara Astarloko Atxaren gailurra dugu.
Ondoren, Astarloa baserritik eta garai bat duen Munioz-Goikoa baserritik doa bidea, Errotaldetik ere igarotzen da, Markola errekaren antzinako zerratoki hidraulikotik, alegia. Errekatxoaren ondotik joango gara paseo atsegin batean Bolibarreraino eta GR 38.1.arekin lotu artean. Bolibarren ezin bisitatu gabe utzi mila urteko Zenarruzako Kolejiata (Ziortza), gurutze-bide baten bidez hirigunearekin lotua. Badira, gainera, Simon Bolibarren arbasoenak ziren hiru orube, horietako baten Askatzailearen Museoa dago kokatua. Bestalde, Simon Bolibarren beraren eta baita frantsesen aurkako Independentzia Gerrateko heroia izan zen Longa Jeneralaren omenezko monumentuak ikus ditzakegu. |
||||||||||||
P.R. BI-28ren zati bat, Oiz menditik ikusita |
||||||||||||