ORRI   
 
Goazen danok mendire!
  BIDEZIDORREN 
BAZKIDEEN 
URTEKO  
INTERNET 
Beste web gune batzuk
NAGUSIA
        SAREA     
 ORRIAK     
EKINTZAK 
ESTEKAK 
   
 
Itur Zuri aterpetxea
   
 
 Triptikoa   Zabaldu 
   
 
Triptikoaren laburpena
   
 
Itur-Zuri aterpetxea, Zengoitigane eta Oiz mendi tontorraren artean dago, 843 metroko altueran, Iturzuriko iturriaren ondoan. Hamar bat lagunentzako logela dauka. Beste sei bat lagun beste geletan lo egin dezakete, "servala" edukiz gero.
 


Bertatik hurbil daude Pagozelaiburu-ko tumulua eta Itur-Zuriko trikuarriaren aztarnak. Inguruan, hainbat artzai aterpe aurki ditzakegu cúpula faltsukoak (Bizkaiko bakarrak) duela 4 edo 5.000 urtekoak omen direnak.

Sarbideak

AUTOBUSEZ/OINEZ: planoa eta argazkiak

KOTXEZ: Garaitik, Oizko bidea hartu, eta eskumara jota, bide zabal on batetik zehar. Ia ia bertara aterpetxeraino hel daiteke ibilgailu arrunt batekin.

Itur- Zuri inguruko ibilaldiak

Kurutzebarri 8 min., Zengoitigane 15 min., Oiz 30 min., San Kristobal 60 min., Aztakurutzeburu 75 min.
Muniozguren eta Trabaku Goiko jatetxeak ordu bete ingurura.
Inguruko P.R. eta G.R. bidezidorren sareak beste aukera asko eskeintzen ditu. (Begira Mapak, behean).

Erabilera

* Alpino-ko (Artibai M. T.ko) bazkide guztiak. * Denbora libreko taldeak, eskolak, mendi taldeak...
* Bazkide ez direnak, zuzendaritzari eskaera egin eta onartuz gero.
* Erreserbak: Eguenetan 20:00 – 21:00 arte, Alpinoko lokalean, edo bestela telefono honetan: 94.616.80.20 (lan orduetan). Talde baten izenean eginez gero, helbidera. Kasu horretan, kontaktu telefonoa eman.
* Aterpetxearen erabilpena doakoa da.

Aterpetxea Uzterakoan

* Gauzak garbitu eta bera tokian utzi. *Sua itzali. *Leihoak eta ateak itxi.
* Ez utzi jateko edo edaririk, EZER ERE EZ. * ZABORRAK JAITSI.
* Kanpoaldea garbi utzi.

Gomendioak eta oharrak

* Gaua igarotzera bazoazte, eraman lo sakua, linterna eta gasesko argia edo besteren bat.
* Argi-indarra - 2005.ean, eguzkitiar plaka ipini zen. Argi-indarra aurrezten ikasteko aukera ona!
* Ura - plakari esker, ur korronte sistema jartzea espero da 2008 urtean. Dena dela, Itur-Zuri iturria dago metro gutxitara.
* Egurra - ahal bada, erabilitako egurraren ordezkoa batu, inguruko egur hila erabiliz.

MAPA: Durangaldeko Mendiak (1:25.000). Argit. Eusko Jaurlaritza.

Lea-Artbai (1:25.000). Argit. Lea-Artibaiko Amankomunazgoa/ Eusko Jaurlaritza. (Turismo Bulegoetan).

Web gune honetan: Markina-Xemein Inguruko Mendi-Bide Sarea (2.002).
P.R./G.R. bideen planoa, A4 formatoan. Egilea: Artibai M.T.

Ekipamendua (klik egin esteketan argazkiak ikusteko)

Sukaldea - jangela: * Egurraz erabiltzeko sukaldea. * Butanoa. * Platerak, edalontziak eta mahai-tresnak. * Lapiko eta zartaginak. * Urarentzako badeak. * Eskoba eta “fregonak”.

Egongela: * Beheko sua. * Mahaiak eta aulkiak.       Egongela-logela: * Koltxoiak

Komuna                    Trastelekua * Egurra

Atea - nola zabaldu eta nola itxi

1° Tapoia kendu giltz handiarekin (ezkerrera jiratu)
2° - Sakatu gogor hanka batekin atearen beheko aldean eta eskuarekin goiko aldean, eta aldi berean, giltz txikia jiratu eskuinera hiru edo lau aldiz atea ireki arte.

Atea ixteko, alderantziz jokatu, beti sakatzen.

   
 
gora