Historia

  • 2013
    Gaur egun geure grina, alde sendoak eta ahuleziak ditugun taldea gara, egunero lanean jarduten dugularik. Ilusio osoz prestatzen ditugu urtean zehar beteko diren egitaraua eta egutegia: hileko irteera bat edo bi nagusientzat; ibilaldi neurtu bat urtean; Ondarroa-Ondarroa iraupen luzeko ibilaldia eta bost urtetik behin Markinatik (Araba) Markina-Xemeinera (Bizkaia); orientazio-martxa bat umeentzat. Horretaz gain, gainontzeko Taldeekin elkar hartuta, gero batera egingo ditugun jarduerak antolatzen ditugu eta udaleko kirol- eta ingurugiro-elkarteetan parte hartzen dugu. Guk geuk 1996an sortutako bidezidorrak mantentzen ditugu (90 km. baino gehiago), Federatu-txartelaren eskaera bideratzen dugu, astean behin lokala zabaltzen dugu eta bazkideentzako eskuragarri ditugu mendiko materialen stock-a: liburuak, mapak eta informazio orokorra. Gainera, Oizko Itur Zuri basetxearen erabilera geuk kudeatzen dugu.
  • 1996
    1996an gure 50.urteurrena ospatu genuen asmo handiko egitaraua izanik eta ekintza hauek izan ziren beste batzuen artean:
    - Aralarko San Migeletik Arretxinagako San Migelera iraupen luzeko martxa.
    - Orientazio-martxa.
    - Bidezidor-sareen azterketa eta gauzatzea.
    - “Alpino 50 urte” liburuaren argitalpena.
    - “Alpinoren historia” erakusketa.
    - Alpinoko ereserkiaren sorketa eta konposizioa.
  • 1994
    1994an hilero irteera bat antolatzen hasi ginen inguruko herritarrekin (Ondarroa, Lekeitio, Mutriku eta Deba)
  • 1990
    1990.urtean Ondarroa-Ondarroa iraupen luzeko martxa, jarraipena izateko helburuarekin.
  • 1980
    80ko hamarkadan Cervino edo Matterhorn-eko gailurretara iristea izan zen azpimarragarriena (4.479 m.), haur-mendizaletasunaren bultzada eta 1987ko apirilaren 12an taldearen bandera berria inauguratzea, handik aurrera Alpinoren egoitzako ikur nagusia izango dena. Hamarkadaren amaiera aldera beste krisi bat jasan zuen Taldeak. Azken hamar urteetan taldean eginiko ibilbidearen berrikusketa gauzatzeko jardunaldi batzuk antolatu ziren, eta horrekin batera etorkizunean egin beharrekoak erabakitzeko.
  • 1979
    Urriaren 14an, 7 urtez lanean jardun eta gero, Itur Zuri basetxea inauguratu genuen.
  • 1971
    1971n 25. urteurrena ospatzeko Oizko Itur Zuri basetxearen eraikitze-prozesua abian jarri zen. Mendiko Euskal Federazioaren barneko Zona Kosta ordezkaritza sortu zen eta handik aurrera bertako partaide gara. Alpinoko kultur saila sortu zen eta beronek herriko Zine Klubaren ardura hartu zuen. Horretaz gain, ekologia-taldea sortu zen eta hiru hilabetero argitaratuko den Urregarai aldizkariari hasiera eman zitzaion, berau izanik taldearen informazio-iturri nagusiena. Hamarkada honetan Pirinioetara eta Alpeetara irteerak antolatu ziren, Mont Blanc-eko gailurrera heltzearren.
  • 1964
    Urteak pasa ahala mendi kopurua gehitzen joan zen eta 1964an zapalduriko mendigunerik garrantzitsuenak honakoak dira: “Picos de Europa” mendikatea, Gredoseko mendilerroa, Pirinioak, Urbia, Durangaldea, eta bereziki, Aralar. Taldeko mendigoizaleen artean lorturiko garaierarik handiena Peña Santa de Castilla da (2.596 m.), Almanzor (2.592 m.), La Mira (2.343 m.) eta Eskaurre (2.047m.).
  • 1960
    Lehenbiziko ibilaldi neurtua antolatu zen eta jarraipena izan zuen. Hurrengo urtean, ordura arte bazkiderik beteranoena zen Claudio Antxiak eginikoa azpimarratu behar da, Bizkaia eta Gipuzkoa oinez egingo zituelarik, bere inguramenduetatik.
  • 1957
    “Escuela Laboral Parroquial”a beharrezko pizgarria izan zen hiribilduan kultur elkarte eta aisialdi talde berriak sor zitezen, eta Gizarte-zentroak berehala onartu zuen, beste batzuen artean, indarberritua zegoen eta izen berria zuen Artibai Mendigoizale Taldea.
  • 1958Alpino Artibai Taldea berriz berregituratu
    Jende gaztea sartzean, Alpino Artibai Taldea berriz berregituratu zen eta urteko ekintzak honako datuetan laburbildu ditugu:
    Mendietara irteerak: 386 Metro garaiera guztira: 226.521 m.
    Mendi ezberdinak: 41 Lortutako garaiera gorena: 1.544 m.
    Parte-hartzaileak guztira: 38
    Garai hartan Taldeak eginiko ekintzak, eskarmentu handiagoko taldeek urteetan zehar landutakoak ziren, hau da, gailurretan postontziak ezartzea, mendi-lehiaketak, finalisten jaiak, ibilaldi neurtuak, e.a.
  • 1946ALPINO ARTIBAI TALDEA
    Lehenengo hilabeteetan Vega hotelean eginiko batzar batean “ALPINO ARTIBAI TALDEA” sortu zen. Urte bereko apirilaren 28an izan zen lehen irteera ofiziala. Max-Kalamua mendira izan zen eta oraindik zutik dirauen postontzia inauguratu zen. Hasierako garra apaltzerakoan berrogeita hamargarren hamarkadan beherakada jasango du Alpinoren jardunak.
  • 1945
    Urteko neguan zehar eman ziren urratsen ondorioz sortu zen Alpino.